Ongi etorri



www.vins-jurancon.fr


www.institutoccitan.com

 

Urtabe zaharren zerrenda


Vitatge Vielh lehorrak edo Hautatuak dira batez ere, ontzeko ahalmen handienak izan dituzten urteetan gordetakoak: urtabe beroak noski (mahastiak eguzkia maite du), baina baita egitura azidoetako heldutasun ertaineko edo heldutasun moteleko urtabeak ere. Urte horiek ematen dituzte ardo ederrenak.

            Vieux Millesimes

Cuvèe Prestige 1991n (Pauline LARRIEUren jaioturtea), 1993an eta 1995ean (Claire LARRIEUren jaioturtea) egin zen. Izkiriota Ttipiaren hautaketa zaindua da: urtabe hauek Vent Balaguerren aurrekariak dira.



Selection Prestige


Selection Jurançon Secs

 

Selection  Jurançon Moelleux

Vent Balaguer

Cuvèe Vent Balaguèr da azkena jaiotako ardoa: 1998, 2000 eta 2001 urtabeak daude aukeran.


Dastaketa bertikala
Hemen deskribatutako ardoak trebatutako amateur talde batek itsuan dastatu zituen 2004ko udaberrian. Iruzkin hauek haiek esandakoen laburpena dira...


JURANÇON Lehorra " Cuvée Vitatge Vielh "

Vitatge vielh de Lapeyre 2001 :

Kolore hori urrekara.
Sudurrean, tabako gorria, eztia eta ruibarboa, gero lore ukituak, akazia, ezkia.
Eraso biribila, ondoren bizitasuna eta urduritasuna. Bilbe itxia eta koipe ugari. Ardoa minerala da (fusilaren txinparta), bukaera oso freskoa du.

Cuvée Vitatge Vielh 1998 :

Limoi hori ederra.
Erle eztiaren sudurra, nougat, kokoa, ondoren ananak eta pasioaren fruitua.
Eraso biziaren ondoren zabala eta oso egituratua. Oso Jurançon motakoa, luze gordetzeko aukera aurrikusten duen doitasunarekin. Oso luzea eta fruitu exotikoen ukituekin.

Cuvée Vitatge Vielh 1993 :

Kolore jator edo hitsa.
Sudur indartsua, oso adierazkorra, eztia, anana konfita ondoren fruitu lehorrak, landare ukitua (aingerutarra) eta ruibarboa.
Ondo marraztutako ahoa, urduria. Oso gai ederra, baina beti sotila. Oso orekatua, koipe eta mineraltasun askorekin (silex). Oraindik oso gaztea.


JURANÇON GOZOA

CLOS LAPEYRE 2001 :

Urre hits kolorekoa
Sudur eztitsua, larnja azala, limoia, indartsua baina konplexutasun ertainekoa.
Aho biribila, aberatsa eta urduria, ondo orekatua, luzera onekoa, amaierak bizitasun ederra eta dotoretasuna ematen dion "melokotoi hezurraren" mingostasuna ditu.

CLOS LAPEYRE 1996 :

Urre kolorekoa.
Sudur exotiko "basatia", petrolio apur bat, minerala, pipertsua, intxaur muskada.
Aho oso fina, gai interesgarri batez orekatua. Amaiera tinko eta orekatua.

La Magendìa de Lapeyre 2001 (ex cuvée Sélection) :

Urre hitsa.
Sudur betea, fruitu oso heldua, baina fresko eta dotorea.
Tabakoa, meloia, albarikokea, nougat, segidan minerala eta txanpinoi ukitua, trufa txuria. Aho sakon eta garbia. Gai itzela koipe askorekin eta bilbe itxia. Egitura sendoa da, baina lekua uzten dio bereizgarritasun eta dotoretasunari. Indar asko duen ardoa.

Sélection 2000 :

Urre kolorekoa
Lehen sudurra nahikoa sotila, mirabel arana eta anana ukituekin.
Aho betea, biribila, koipetsua, apur bat esnetua eta espezien ogia. Oreka ezin hobea, oso luzea. Ardo zentzukorra, zintzotasun eta dotoretasun bakanekoa.

Sélection 1998 :

Urre kolorekoa.
Sudur indartsua, ia-ia mentolatua, nougat, udarea, masusta eta kanela, segidan akazi eztia.
Eraso tinkoa, egur gutxikoa baina malgua eta hazten doana. Bero eta oparotasun ugari. Hemen itxitasun mineral gehiago. Estilo ez hain likoretsuan, ardoa luzera ederrekoa da. Zitrikoen ukituak, laranja odolkara.
Dotoretasun handia.

Sélection 1996 :

Urre zaharreko kolore ederra.
Sudur oso adierazkorra, eukaliptoa, trufa txuria, bizia eta zuzena, ezti ukituak, litchis, eboluzio ukituak, sudur engaiatua.
Ahoa koipe gutxiagokoa, mineraltasun adierazkorragoarekin eta gantza gutxi, baina egitura hemen oso polita da, erlojugilearen zehaztasuna du.
Indarra astuntasunik gabea, ardo polita, luzea eta zaporetsua.

Sélection 1995 :

Kolore hori doratua.
Sudur sotilekoa baina oso konplexua, krema errea, bainila, espezie gozoak.
Petrolio sudurra, txanpinoia, zigarro ukituak. Ahoan gaia oso zintzoa da eta indar etengabekoa.
Azukretasun gehiago, aroma gama errea eta urra gainekoa. .

Sélection 1993 :

Kolore hori doratua.
Sudur bizia bilakaeraren hasieran.
Eztia, nougat, zitrikoak, meloia, laranja, koriandroa. Eraso itxia, minerala, freskoa, azidoen laguntza ederra zitrikoen usainak eusten.
Aho oso bizia, adierazgarria, orekatua, bukaera luzearekin, freskoa eta oso minerala.

Sélection 1989 (txingor urtea: 12hl/ha) :

Kolore anbarra, laranjatua.
Sudurrean eztia, fruitu konfitatuak, bukaeran mingostasun polita, freskotasun asko eta xarmarekin.
Ahoa azidoagoa sendotasunarekin, erreserban, gutxi askatzen da. Mingostasun polita bukaeran eta freskotasun eta xarma asko.
Hamabost urte eta ahalmen ikaragarria!

Cuvée Prestige 1993 :

Kolore horia, laranjatua, urre zaharra.
Sudur irekia, anana konfita, fruitu exotikoak, krema ingelesa, bainila, xigortasuna, karameloa, koñak zaharra, intxaur muskatua eta piperra.
Aho aberatsa eta trinkoa, gai itzelarekin. Koipe eta nerbio asko aldi berean. Mandarina, burduntzia, kea, karameloa, gurin gatzatuaren karameloa.
Luzera ikaragarria eta atzekoz aurre ederra.

Vent Balaguèr 2001 :

Kolore laranja argia, anbarra.
Sudur sotila baina konplexutasun handikoa: zitriko konfitatuak, zuhaiztia,
Korintoko mahaspasak, ananak, laranja azala, marrubi konfitura. Ahoan, hiper-konzentrazioa, baina beti ere azidoatsun jator batek orekatua, erregaliza. Aho harrigarriki koipetsua, erakargarria, luzea eta betea, mahatsa ahoan.
Limoi heldua, piper txuria, melokotoia, mirabelle arana.

Vent Balaguèr 2000 :

Urre zaharra, laranja jatorra.
Sudur bortitza, kafe ukitua, zuhaiztia, espeziatua, albarikoke konfita, moka, arnika.
Aho aberatsa baina ez hain ohikoa, ia-ia xarabetsua, koipetsua, luzea amaierako freskotasuna berriro aurkitu aurretik. Albarikoke sikua.
Oso fina, luzera handia.

Vent Balaguèr 1998 :

Kolore anbarra. Sudur indartsua eta oso jatorra, anana erreekin, laranjaondo hostoak, hidrokarburoak, txanpinoiak, petroleo apur bat, karameloa eta fusil txinparta. Ahoa aberatsa da, koipetsua, luzea, indartsua eta aho-sabaia azido itxura eder batekin estaltzen du. Oreka eta jatortasun apartekoak...