|
|
|
|
Garai batea JURANÇON ardoa tabernetan edozein ordutan
edateko ardoa zen. Pitxerra goizeko bederatzietatik
ordu txikietara partekatzen zen.!
Biarnesa, Biarnon hitz egiten den Okzitanieraren dialektoa,
gure ama hizkuntza da. Ça-i bever un cop esamoldeak,
harrera egiteko erabiltzen denak, partekatzera gonbidatzen
du. Kantua, dantza, gastronomia eta mahaiko plazeren
kideko, Jurançongo ardoak hitz egiteko, elkartzeko eta
lagun giroan egoteko balio du.
|
|
Garai batean ardoa "arauak jarraituz"
egin izan ondoren, eta batik bat lurra, izkiriotak eta
ardoa hobeto ulertu ondoren, gaur egun ardoak gure erara
egiten ditugu. Gure asmoa da gure lursailaren eta bere
nortasunaren ordezkari diren adierazkortasun handiko
ardoak egitea. Lurraren egitura, argiztaketa eta adinaren
eraginez, sail guztiek ez dute ahalmen bera, baina bakoitzak
urtetik urtera nortasunezko ardoa emateko bokazioa du.
|
|
Ardo horiek ahal den neurrian bakoitza bere aldetik
eginez, lur sailaren eragina nabarmendu nahi dugu. Bateratzea
ontze prozesuan ala amaieran egingo da emaitza hauekin
:
- bi ardo gazte: lehorra eta gozoa.
- -upeletan ondutako bi ardo: Vitatge Vielh eta La Magendìa
de Lapeyre (Sélection ohia).
Jatorrizko nortasuna gordetzeko, hartzidurak bertako
hartzigarriekin egiten dira, ontzi oinean. Salbuespen
bakar batzuetan izan ezik, ez dugu erositako hartzigarri
hautaturik erabiltzen.
|

|
|

|
Dastaketa :
Gure ardoen dastaketa lan atsegina
da, eta funtsekoa. Maiz dastatzen ditugu ontzeko prozesuan
dauden ardoak: analisi sentsorialak erabakiko du zein
diren egin beharreko lanak: bateratzeak, intsuldaketa,
makilaz eragitea... Ezer ez da sistemaz egiten: ardoak
agintzen du.
|
|
Jurançon Ardoaren Bidea laboratorioko
Benedicte LEBEC enologoaren partehartzea ezinbestekoa
da. Tours-eko dastaketa Institutuarekin batera, JURANÇON
eta JURANÇON LEHORRARENTZAKO dastaketa fitxa analitikoak
plazaratu ditugu, gure ardoei ontze garaian segimendua
egiteko. Ardogileen bilerak maiz antolatzen ditugu,
gure ardoak itsuka dastatzeko, eta bakoitzaren esperientzia
partekatzeko. Elkartasunak egiten baitu indarra.
|

|
|
|
|
|