Ongi etorri



www.vins-jurancon.fr


www.institutoccitan.com

 

merkaturatzea

le Musée


Historia, kultura, gastronomia, eta paisaia aberatsak dituen herrialdekoak gara, itsasoa ordubetera, mendia ordu erdira... Herrialde bisitatua da eta lotarako azpiegitura eta mahai ederrak ugari eta onak dira.

Jurançon Ardoaren Bideak egiten duen bihurgune handiari esker (35 km), Jatorrizko Izendapeneko 60 ardogile independenteen upelategiak bisita daitezke. denek dituzte ohizko etxea, bisitatzeko upelategia, dastatzeko upategia, berezko nortasuna eta bere denbora partekatzeko gogoa..


Salmenta zuzenak :

Clos Lapeyren 1986an egin zen lehenengoetako moldaketa dastatzeko upategia izan zen. Bertan upelgintzako, mahastietako eta ardogintzako 140 lanabes erakusten dituen museo ttipi bat dago eta JURANÇONgo bisiten ezinbesteko bisita bilakatu da..


 

 


Mahasti eta Ardoaren museoa :

30m² benetako museo ttipi baten moduan antolatu dira. Alde batean upelgintzan betidanik erabilitako tresnak (Larrieutarren arbaso bat nekazari eta upelgilea zen!). Ardogintzako eta mahastiko tresnak eskuinean daude, urtaro eta lanen arabera sailkatuak: lurreko lana, inausketa, lotze lana, hesolak, tratamenduak, belarra kentzea eta moztea, mahats bilketa eta azkenik upeltegiko lanak.

 


SAVEURS DU BEARN (BIARNOKO ZAPOREAK) produktuak :

Saveurs de Bearn baserriko produktuen talde ttipi bat da eta bertan parte hartzen dugu. Apalategi polit batean aurki ditzakezu, konfiturak, eztiak, foie gras, eta ahatearen kontserba ezberdinak, konfitak eta indioilar errea, perretxikoak, Madiraneko ardoak (Domaines Damiens)…


 

 



Zahartzeko upelategia :

Zahartzeko 180 barrika gordetzen dituen upelategia ere bisita daiteke. Bertan pintura erakusketak izaten dira sarri.


Juranconada : Jurançonen pasieran

" ...mahasti eta mahasti zaintzaileen bihotzera egindako bidaia..." Ordu t'erdiko txango atsegin eta argigarria Lapeyre eta camin Larredyako mahastietan barrena. . Pasierarako bide hau hamabost panelez markatua eta irudiz (Cath. Maysonnierrek pintorea) hornitua dago: Jurançongo mahastizaintza, lanak, geologia, ingurunea, Pirinioak... paisaiak. Panel hauek liburuxka batean jasoak daude, bertan jakin nahi duzun guztia eta gehiago azaltzen da okzitanieraz eta frantsesez.


La Juranconada

 

 



Dastaketa :

Elle Doakoa da, "taldeak salbu" eta amaiera emango dio upelategiko ala Jurançon bisitaldiari. Nathalie, Sandrine, Frédéric edo Jean-Bernardek atseginez hartuko zaituztete eta 4 edo 5 bost ardo aurkeztuko dizkizute esku zabal !




2004eko GUIDE DU ROUTARD-en esandakoa :

" "Jean-Bernard LARRIEU ardogile sutsua da, Saveurs de Bearn, Biarnoko lursailetako benetako zaporeak gordetzeko bildu den nekazari elkarteko kidea da. Gainera, Jurançongo ardogile independenteen sindikatuko lehendakaria da eta mahastia ahal duen modu naturalenean lantzen du. Ez ezazue bisitatzeko aukera galdu, bere upelategian Mahastiaren museo ttipi eta pedagogikoa antolatu duelako eta bere lana argi eta adeitasunez azaltzen duelako. Bere mahastiak eta terrazak oso ederrak dira. Bera ez badago bertan joan zaitezte bere auzoa gogaitzera. Jean-Marc GRUSSAUTE (Domaine Larreyda), Juraçongo beste gizon handi bat."

Postako salmenta :

hemen erantsitako aurre eskaerako orriaren laguntzaz, e-mailez bidaliko dugu ardoa + garraioaren aurrekontua.


   
Collection d'outils anciens




Camion Exportation

Ardo saltzaileak :

Gure ardoak ere eskuragarri dira ardo saltzaile onenen etxeetan Frantziako lurralde gehienetan. Zure etxetik hurbil non aurki daitezkeen jakiteko begiratu hemen :

Jarri departamentuaren zenbakia. :    (ex : 01)

GIEko (Expressins de Terroir) Stéphanieren bitartez ere informatu zaitezke 05.6329.62.51 telefonoan. Expresions de Terroir (GIE) Hego-Mendebaleko sei ardo ekoizle onen artean osatutako salmenta taldea da :

  • Didier BARRE, Domaine BERTHOUMIEUkoa Madiran-en
  • Nicolas GELIS, Château MONTAURIOLekoa Fronton-en
  • Alain CAZOTTES, Domaine des TERRISSESkoa Gaillac-en
  • Alain GAYRAUD, Château LAMARTINEkoa Cahors-en
  • David FOURTOUT, Clos des VERDOTSekoa Bergerac-en
  • Charles HOCHMAN, Domaine du Mirail en Côtes-ekoa GASKONIAn

GIE Expressions de Terroirsen e-maila :
                                        expressions-terroir@wanadoo.fr


Ostalaritza :

Jatetxe on ugarik gure ardoak eskaintzen dituzte ia lurralde denetan. Sukaldarien lan eta iradokizunengatik eta somelierren aholkuei esker jatetxeak gure enbaxadoreak dira. Gure ardoak ezagutzeko erakusleiho eta aukera egokiak.

Exportazioa :

Munduan zehar gure inportatzaile garrantzitsuenen berri eman diezazukegu. .

Aukeratu estatu bat :

Camion Exportation