|
|
| |
laugarren osagaia: gizakia
|
| CLOS LAPEYRE-REN HISTORIA :
|
Jurançongo jatorrizko deituraren bihotzean kokatua, jabegoa Jean Larrieuk erosi zuen 1920an. Bere seme Marcel-ek ohizko eran jarraitu zuen lana, ardoa eginez, eta azienda zaindu eta marrubiak aldatzeari ekin zion.
1984 :
Ustiaketaren egitura: guztira 16 ha modu honetan banatuak :
-3,5 ha mahastiekin. Uzta Gan-eko kooperatibari saltzen zitzaion.
-12 ha Akitaniako Blonde motako 25 behi hazteko zelaiekin.
-0,50 ha maldan aldatutako marrubiondoekin.
Marrubi uzta, 10-12 tona urteko, zuzenean saltzen zen Pauen. (Hektarea erdi honek ustiaketaren diru sarreren bi herenak ematen zituen) |
|
|
1985 :
Jean Bernard LARRIEU mahastizaintza-enologia
ikasketak amaitu ondoren, ardogintzarako upelategi txiki
bat eraiki zuen bere aita Marcel-en laguntzaz. CLOS
LAPEYRE 1985ean jaio zen.
1987 :
1,5 ha-ko mahastiak hartu ziren alogeran (Terrenègre).
1988 :
Marrubi ustiaketaren amaiera.
1989-1990 :
Upelategiaren handitzea. Landaketak.
1991 :
Navaillés-ko sailaren aldaketa: Izkiriota 1 ha. Abeltzaintzaren amaiera.
1992 :
Lehen langilearen kontratazioa. Dolare pneumatiko bat erosi zen.
1993 :
Poudempa sailaren aldaketa. Izkiriota ttipia 1 Ha.
|
|
1994
:
Biltegi bat eraiki zen eta ardoa ontzeko haritzezko upelen upelategia handitu.
1995 :
Bigarren langilearen kontratazioa.
1997 :
Inbertsio garrantzitsuak egin ziren upelategian. Azken urtabeak ardo ederrak eman zituzten, salmenta gorantz zihoan baina jabegoaren hazkundea geldirik zegoen landatzeko eskubide-kuota berrien kausaz. Saint Fausten André PEYROUTET-ek duen Herrua mahastiko mahats-biltzeari esker lehenik, eta Philippe eta Jean Vignauren mahastikoenari (JURANÇONgo lehen mendi hegala) ondoren, famili enpresa indartu egin zen. Bi mahasti hauek modu razional batean landuak dira, aurretik adostutako betebehar zehatz batzuekin. André Peyroutet eta Vignau familia Jean-Bernard eta Marcel Larrieurekin lotzen duen laguntasunak eta hurbiltasunari esker, Jean Bernard LARRIEU SARLek 18 hektareatako fruitua modu egokian jaso, ardoa egin, ondu eta merkaturatzen du.
|
|
Gaur egun LAPEYREKO taldea hauek
osatzen dute: Nathalie eta Sandrine, salmenta zuzena eta
bulegoa, Philippe, Nicolas eta Serge, mahastizainak, Frédéric
eta Jean Bernard, denetan diharduena, eta Marcel, jubilatu
nekagaitza. Nathalie, Sandrine eta Philipperen denbora
beste bi ardogileekin partekatzen dugu Ugazaba Talde baten
bitartez.
Izpiritu beraz, Jean Bernard-ek mahastia zaintzeko eta
ardoa egiteko dozena bat makina berezi partekatzen ditu
herriko beste mahastizainekin, CUMA, Chapelle de Rousseko
Nekazal Tresneria Erabiltzeko Kooperatibaren bitartez.
Taldelaneko eta partekatzeko izpiritu hau garrantzitsua
da Clos Lapeyrentzat: gure azpiegituren izaera txikiak
ez liguke material hau banaka erostea ahalbideratuko.
|
|
|
|
|