Ongi etorri



www.vins-jurancon.fr


www.institutoccitan.com

 
 


lehen osagaia: lurra


Pic du Midi


Vue depuis Lapouble

 



Jurançongo mendi-hegaletan, mahastiak maldaren goialdean daude, eguteran -Midi d'Ossauren bekoz beko-, hego ekialdera eta hego mendebaldera begira eta beraz argiztadura desberdinekin.

Erliebearen ardatz nagusia iparretik hegora doa eta bi argiztadura bereizten ditu Chapelle de Rousen. :
           - aldapak: hegotik hego-mendebalera, garaiak, pikoak eta ongi argiztatuak.
          -maldatxoak: sortaldera irekitako zirkuetan, oso beroak, eta mendebaldeko haizeen babesean..

Oinarrizko haitza Jurançongo kareharri konglomeratu ezagunak osatzen du. Lur azala buztin-hareatsuz eta buztin-silizeoz osatutako geruza meheek estaltzen dute, eta higiduraren ondorioz, osagai hauek kareharriak (Palassouko konglomeratua eta bere errekarri mamuak) sortu dituzte. Tarteka, pilatutako buztin, basa eta hareaz osatutako geruzak daude eta gune batzuetan errekarriak dituzte gainean. Zenbait sailetan lurrak gutxiago garatuta daude eta sakonera gutxikoak dira, batik bat hegoaldeko aldapetan. Horietan kareharria azalean egoten da.

 

Poudingue

Galets

Erliebe nahasiak, fallek eta kolada garrantzitsuek lur mota oso desberdinak eman dituzte eta, horren ondorioz, bakoitza lantzeko modu diferenteak erabili behar dira.

 


Lur sail bakoitza hobeto kontrolatzeko, 1999an Clos Lapeyren kokatutako lurren mapa egin genuen, Hérodyren metodoari jarraituz. Lur azalaren eta sakonaren behaketaz eta laborategian egindako lur laginen analisien bitartez, mahastiko 12 hektareak 15 lur motatan sailkatu ditugu.

Mapa honen helburua da lur bakoitzaren bizia ulertzea eta mahatsondoak elikatzeko ongarriak zeintzuk izan daitezkeen jakitea. Beti ere lurraren gaur egungo emankortasuna gordez, edo hobetuz. Izan ere, inongo nekazari metodotan ez dira soilik landareen beharra kontuan hartuta hautatu behar ongarriak, bestela epe labur edo luzeagoan lurraren emankortasuna zapuzte arriskuan jartzen da.

Plantations Etroites

Actisol

Lur baten emankortasun ahalmena lurraren multzo organo-mineralean datza. Eta berau, berriz, oinarritzen da buztin eta basen kalitatean, burdinak mantendu eta kareak egonkortutako loturan eta humusaren bilakaeran.
Oinarrizko haitza, klima eta lurraren bilakaera egoeraren ondorio da ahalmen hori.

Behaketa zehatz hauek ongarriztatzeko eta lantzeko ekarpen eta iradokizunak eskaintzen dizkigute eta hauek esperientzian, sailaren historian eta ahalmen mekanikoaren arabera moldatzen dira. …


Gure lurren kartografiaren erabilpenaren adibide batzuk :
-aldapa ertaineko eta buztin eduki handiko sailen lurraren lanketa
-lur azpiaren lanketa uztaren ondoren drenajerako zailtasunak daudenean
-Kaltzioa eta beste ongarri organikoen gehikuntza etxean egindako konpostaren bitartez
-Sintesiz sortutako tratamendu kimikoak alde batera uztea

 

 

Intercep

Laburbilduz, badakigu gure lurrak nahiko aberatsak direla mineraletan, baina osagai horiek eskuragarri egon behar dute ardoa haietaz balia dadin; eta mikrobioen aktibitateak jartzen dizkio landareari osagai horiek eskuragarri. Aktibitate hori gehitzeko eta hobetzeko eta gure mahatsondoei Lapeyreko lur sailez ahal den modu naturalean baliatzeko helburuarekin gure mahastiak Nekazaritza Biologikoaren arauak jarraituz landu ditugu zenbait urtez. Gure 10 hektareetan ez dugu ez herbizidarik ez kimika-gai sintetikorik erabiltzen. Mildiu eta oidioaren kontra sufrea eta kobrea erabiltzen ditugu, landareen bitartez lortutako zenbait gairekin batera. Horrez gain, udaberri eta udako kimaketak, besorako lotze lanak eta hosto kenketa modu zehatzean egiten dira.