Ongi etorri



www.vins-jurancon.fr


www.institutoccitan.com

 
 


hirugarren osagarria : izkiriotak

Gros Manseng


Petit Manseng

Vignes Palissées

Gure ardoen berezitasuna gure Izkiriotei lotua dago. Izkiriota ttipia eta Izkiriota, biak ezin hobekiago moldatuak gure klima eta lurrari. Bi mahats-barietate desberdin izan arren, bi mahatsondo horiek historia bateratua dute Pirinioen oinetan. Biarnoko Estatuen garaian, XVIII. garren mendearen amaieran, izan ziren idendifikatuak. Izkiriota emankorragoa, zabalduagoa zen eta Xuri zerratiarekin batera Lurraldeko benta guztietan gazte edaten ziren ardo gozoak ematen zituen. Izkiriota ttipia botilan zerbitzatzeko ondutako ardoarentzat gordetzen zen.

Izkiriotak hirugarren garaiko barietate berantiarrak dira, kimuak oso goiz ateratzen dituzte, martxoaren amaieran, eta berandu ontzen dira, urria eta azaroan...

Oso hazkunde luzea dute, beraz. Gure mahats-orpoak landaretza ugarikoak dira eta mendebaldeko haizeei eutsiko dien euskarri garaiak behar dituzte. Horregatik, hesola ugari dituzte. Udako bakantze lanak ilarak 2,40mtik 2,50mtarako landaretza hormak bilakatzen ditu. Inausketa egin ondoren aihenak besorakora lotzen dira ahal den hosto gehien jartzeko eguteran, fotosintesi ahalik eta gehiena erdiesteko. Emaitzak, hala ere, oso ahulak dira gure mendi hegaleko mahastietan.
-36 hl/ha-ko gure 10ha-ko mahastietan (Izkiriota eta Izkiriota ttipia nahasturik 2001ean).
-24hl/ha 2002an.
-33hl/ha 2003an.



 Terrenégre             Navailles   


Emaitza hauek terrazetako dentsitate oso txikiekin lotu behar dira, baina Izkiriota ttipiak, berdin da zein, nekez gainditzen du 25hl/ha-ko maila gure pentzeetan!

Mahastia eta terrazak: :

Clos Lapeyren gaur egun % 60a Izkiriota ttipia da. Gainontzekoa Izkiriota. Xuri zerratiaren milaka eskasak 1940an aldatutako "Vitage Viehl"en (ardo zaharrak Okzitanieraz) daude.



Ducos


 

Mautoulan



1972 eta 1975 bitartean bost hektarea aldatu ziren, horietatik hiru terrazetan. Terraza horiek, Camin Larredya-koekin batera, Jurançonen aldatutako lehengoen artean daude eta elkarren ondoan dauden bi zirku osatzen dituzte. Clos Lapeyren gainaldea 1982 eta 1984 bitartean berraldatu zen. Navaillés eta Poudempa sailak Izkiriota eta Izkiriota ttipiaz aldatu ziren, hurrenez hurren, 1991n eta 1993an.
Ducos-eko zirku ederra, dena Izkiriota ttipiko terrazetan aldatua, 1994 eta 1998 bitartean jarri zen. Azken urteetan handitzeko kuota irrigarrien eraginez , 6 edo 7 area urteko, gure mahastiak ez dia ia emendatu.


Hamar urtez geroztik Izkiriota ttipia besterik ez dugu aldatzen. Indar gutxiko patroietan (Riparia 101-14) eta tradizionalki egiten zen baino dentsitate handiagoan (3.600 gaur egun, 2700 edo 2.900 lehen)

Nekazaritza anitzeko ustiaketa garaian, ilara arteko tartea lan guztietarako erabiltzen zen traktore handiak baldintzatzen zuen.


Lavadé

Vignau

Aldapa gogorren ustiaketa ahalbideratu duten terrazek landaketa dentsitate txikia dute, 1.000 ala 1.100 mahatsondo hektareako, terrazaren ertzak sarritan 6-8 metroko garaiera duelako.
Esperientziak erakutsi digu terrazak egiteko obratzen diren lur mugimenduek mahatsondoen sakoneko sustraiketa eragozten dutela.

Gaur egun, trakzio makinen hobekuntzari esker, beldar-traktoreak ditugu eta antzina bezala aldaparen norabidea jarraituz aldatzen ditugu mahastiak. Modu honetan 6.000 oin hektareako dituzten mahastiak aldatzen ditugu.