Ongi etorri



www.vins-jurancon.fr


www.institutoccitan.com

 
 


bigarren osagarria: klima

Gure mahastia arrunt mendebaldean dago, Pirinioetatik 40 km-ra eta itsasotik 100 km-ra, eta beraz klima ozeaniko epela daukagu. Hazkunde garaian eguraldi eguzkitsua eta 24 graduko batez besteko tenperatura dugu. Urteko euri-maila handia da (1.300 mm).
Euri zaparradak ugariak dira negu eta udaberri aldera. Udan anitz ekaitz ditugu, sarritan kazkabarrarekin. Eta iraileko euriak ez dira mingarriak gure barietate berantiarrentzat.

 




      Paysage


Udazkenak oso lehor eta epelak izaten dira. Zenbait urtetan "Indiako uda" aipatu izan da, Balager izeneko hego-haize beroa dela-eta.


Palmier

Klima honi esker paisaiak aberatsak dira. Gure lurraldeko nekazaritza anitza izan ohi da: zelai berdeak aziendarentzat; artoa, frutarbolak eta barazkiak Paueko inguruan eta mahastiak malda ederrenetan...

 

Esate baterako: palmondoak, bananondoak, limoiondoak, pikondoak…eta beste zenbait. Mimosak, adibidez, Pirinioetako tontor elurtuak atzean dituztela loratzen...